Ongi etorri!

Nor Gara

Txikitatik maite izan dut egurra. 8 urte nituela formoi bat eskatu nuen neure urtebetetze egunean, momentu horretan hasi zen nire ibilbidea.

Autodidakta naiz, egurra lantzea beti izan da nire bokazioa eta etengabeko hobekuntza bizi izan dut gaurko egunera arte; nahiz eta oraindik ikasi beharrekoa asko izan. Artisaua izatea beti izan da nire ametsa, nire eskuez baliatuz bizimodua ateratzea. Mendira eta basora joaten naiz eta etengabe nago eroritako zuhaitzen bila zerrara eraman eta oholak ateratzeko.

Dena eskuz egitea gustatzen zait, taiak eta altzari txikiak egiten ditut, arbasoen estiloa mantenduz eta geure ondarea berreskuratuz; ez dadin inoiz galdu. Artisautza ez da bizimodua ateratzeko modu bat, baizik eta nire bizitza, maite dudan bizitza.

aitorArmada

Azken Lanak